​Amezketako Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren indarraldia 10 urtekoa izango da eta epemuga horretan herriak proposatzen duen eredu sozio-ekomomikoarekin koherentea izan behar du, haren garapena oztopatu nahi ez badu behintzat. Edozein kasutan, Plan Orokorrak justizia soziala bilatu beharko luke, baliabideen ustiaketa orekatu eta jasangarria sustatu, lurraldearen mugak aintzat hartu eta ingurumena babestu, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna bermatu, irisgarritasun unibertsalaren helburua bere egin eta, nola ez, Udalaz gaindiko Lege zein Araudiak bete beharko lituzke.

Baina batez ere, demokrazia parte-hartzailearen bitartez landua eta garatua beharko du izan, baldin eta herria, herritarrak Amezketaren etorkizunaren partaide eta bultzatzaile izango badira. Izan ere, Plan Orokorraren idazketa eta onarpena ez baitira Udalaren eta Udalak zeregin horretara jarri duen lantalde teknikoaren ardura soilik, Amezketako herri osoari eta amezketar guztiei dagokie udalerriaren egungo egoera, arazoak, helburuak eta erronkak zehaztea, eta horiei erantzuteko neurriak eta erabakiak adostea.

Edonola, etorkizuna antolatzeko beharrezkoa da, lehenik eta behin, udalerriaren iragana eta gaur egungo egoera xehetasunez ezagutzea, udalerriaren *DIAGNOSTIKOA egitea.

*DIAGNOSTIKOA

ahapo aurrerapena

hasierako onespena

behin behineko onespena