AURRERAKINAREN AURKEZPENA

Aurreko ostiralean, ekainaren 8an, Amezketako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina aurkeztu zen herriko kultur etxeko areto nagusian. Idazketa taldeak,Diagnostiko Partekatuan oinarrituta, Amezketako udalerria antolatzeko lau alternatiba aurkeztu zituen.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta gogoratu ikusgai duzuela jada fisikoki udaletxean eta webgunean, aurrerakin honen agiria eta ingurumen ebaluaziorako hasierako dokumentua.