AMESTU AMEZKETA PROZESUAREN AURKEZPENA OSTIRALEAN

Datorren ostiralean, hilaren 27an, 18:00etatik aurrera egingo da Kultur etxean Amezketako Plan Orokorraren Parte Hartze Prozesuaren aurkezpena. Honakoa eguneko programa:

- Hasteko, Aurrediagnostiko Teknikoaren azalpena Astazaldi Arkitektura Estudioa, Ekolur Ingurumen Aholkularitza, Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia eta beSTe arkitektura agentzia batek osatutako talde teknikoaren eskutik.

- Ondoren, hitzaldiak. Ula Iruretagoiena lurraldetasuna eta identitatearen inguruan arituko da; Joseba Garmendiak, aldiz, tokiko garapenaren ereduen inguruan hausnartuko du.

Herritar guztiak gonbidatuak daude prozesuan parte hartzera. Izena emateko ibilbidearen berri emateko webgunearen bitartez egin ahalko da: https://www.amestuamezketa.eus/parte-hartu