00

*hitzaurrea

Amezketako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (AHAPO) martxan da jada. Udalerriko lurralde osoaren plangintza integralerako instrumentua, udal barrutia bere osotasunean antolatzeko tresna: non, zer, nola, noiz eraiki daitekeen eta non ezin den eraiki, lurzorua ustiatu daitekeen edo babestu egin behar den, zer baldintzetan zatikatu daitekeen eta abar luze bat arautu beharko ditu.

 

Urrats desberdinak izango ditu AHAPO berriaren idazketak eta herritarrak Amezketaren etorkizunaren partaide eta bultzatzaile izango dira hasieratik. Beraz, zurea da hitza… *AMESTU AMEZKETA!